LAGUNTZA TEKNIKOKO ZERBITZUA ETA MANTENTZE-LANAK

BOGE aire-konpresoreen laguntza teknikoko zerbitzua

Espezialistak gara BOGE konpresoreak konpontzen eta mantentzen. Konpresoreak saltzeko eta alokatzeko zerbitzuaz gain, Suministros Añorgan gure bezero guztien ekipamenduak mantentzeaz eta izan ditzaketen edozein arazo konpontzeaz arduratzen gara, eta modu guztiz pertsonalizatuan gainera.

Neurrira egindako konpresoreen mantentze-planak ditugu. Gure zerbitzua zure enpresaren beharretara egokitzen dugu. Horrela, goi-presioko booster konpresoreen, torlojuzko konpresore birakarien edo pistoizko atzera-aurrerako konpresoreen mantentze-lanak zaintzen ditugu. Era berean, oliorik gabeko konpresoreen eta maiztasun-erregulagailua dutenen mantentze-lanak egiten ditugu.

BOGE konpresoreekin lan egiten lortu dugun esperientzia zabala funtsezkoa da airea tratatzeko ekipamenduak konpontzeko lanetan berme eta eraginkortasunik handiena zure zerbitzura jartzeko. Zure lasaitasuna da BOGE konpresoreen laguntza teknikoko zerbitzuaren helburua. Profesionalak gara konponketan eta mantentze-lanetan eta BOGE markaren baimendutako banatzaileak. Jarri harremanetan gure taldearekin eta lagunduko dizugu.

BOGE konpresoreen konponketa eta mantentze-lanak

Zure behar profesionaletara egokitzen diren BOGE aire konprimatuko ekipamenduen sorta zabala daukagu.