Laguntza teknikoko zerbitzua eta mantentze-lanak

Hiru hamarkadatik gora daramagu espezialista gisa aire-konpresoreen laguntza teknikoko zerbitzuan eta mantentze-lanetan eta makineria hidraulikoaren eta garbiketa industrialeko ekipamenduen laguntza teknikoko zerbitzuan.

KÄRCHER eta BOGE marken Gipuzkoako baimendutako banatzaile garen aldetik, makineria saltzeaz eta alokatzeaz gain, bi marken laguntza teknikoko zerbitzuaz eta mantentze-lan ofizialez arduratzen gara Suministros Añorgan.

BOGE aire-konpresoreen laguntza teknikoko zerbitzua behar baduzu, zure beharretara erabat egokitzen den zerbitzua eskaintzen dizugu Suministros Añorgan. Behar duzuna KÄRCHER garbiketa industrialeko ekipamenduen mantentze-lanak egitea bada, jarri harremanetan gurekin eta lagunduko dizugu.

Garbiketa industrialeko ekipamenduen eta instalazio hidraulikoen eta pneumatikoen mantentze-lanak

Kalitatea eta bermea

Gure profesional taldeak garbiketa industrialeko ekipamenduen kalitatezko mantentze-lanak jartzen ditu zure zerbitzura, eta berme guztiekin gainera. Gure bezeroen beharrak asetzea da gure helburu nagusia, epeak beti betetzea eta bezeroen garbiketa industrialeko ekipamenduek behar dituzten mantentze-lanak modu eraginkorrean gauzatzea.